Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

San Sebastian ermitan bihar konplituko da urteroko festa Seguran

A. ETXEBERRIA

SEGURA.

Sábado, 20 de enero 2018, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Sebastian eguneko ospakizunak igande goizean kon-plituko dira Seguran, beti bezala urtarrilaren 20ari jarraitzen dion igandean. Santuaren oroimenez eraikitako antzinako San Sebastian ermitak igandean bereganatuko du bereziki protagonismoa, Zubi-Berriko elizatxoan goizean egingo den jaiarekin. Mendeetan jarraitzen den tradizioa berrituko da, Gipuzkoan hain famatuak diren santu honen ohorezko jaiak Seguran ere baduelako bere tokitxoa. Eguerdiko 12:00etan emango da meza ermitan eta, urtean zehar auzoan hildakoen alde ematen den elizkizuna bukatutakoan, Udalaren laguntzaz auzokoek eskaintzen duten hamaiketakoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios