San Sebastian eguna ospatu zuten Leaburun

San Sebastian eguneko mezaren ondoren dantza emanaldia izan zen.  Euskal dantzetan oinarritutako koreografiak eskaini zituzten. /  YARZA
San Sebastian eguneko mezaren ondoren dantza emanaldia izan zen. Euskal dantzetan oinarritutako koreografiak eskaini zituzten. / YARZA

YARZA LEABURU-TXARAMA.

San Sebastian ermitan ospakizun berezia egin zuten igandean, bezperan izan zen santuaren eguna ospatzeko. Lehenengo meza izan zen ermitan bertan. Herritar ugari gerturatu ziren bertara meza entzun eta San Sebastian eguna oroitzera.

Ondoren, herriko dantzari gazteek emanaldia eskaini zuten kanpoaldean.

San Sebastian martxarekin hasi zuten ekitaldia dantzariek eta jarraian euskal dantzetan oinarritutako koreografiak dantzatu zituzten.

Egunari amaiera emateko hamaiketakoa izan zen guztientzat Leaburuko Ostatuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos