Santo Toribiora erromesaldia

E.A.

Zegamako Parrokitik erromesaldia antolatu da irailaren 8 eta 9rako (ostirala eta larunbata) Santo Toribiora. Egitaraua: Osiralean Zegamatik irteera, goizeko 7:30ean. Erromes meza eguerdiko 12:00etan, bazkaldu eta ondoren logela banaketa Potes inguruan. Arratsaldean, Fuente Dera bueltatxo bat. Larunbatean, San Vicente de la Barquera bisitatu eta bertan bazkaldu. Ondoren etxerantz abiatuko gara, giroak laguntzen badu Laredoko hondartzan geldialditxoa. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 666339446 (Jabier de Prado) eta 686824130 (Maria Luisa Asurmendi). Izena emateko epea: bihar, astelehena.

Fotos

Vídeos