Borrar
Euskal kantak abestuz ospatu zuten Santo Tomas eguna Legorretan. NÚÑEZ
Santo Tomas eguna ospatu  zuten Ugaro eskolako ikasleek

Santo Tomas eguna ospatu zuten Ugaro eskolako ikasleek

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Viernes, 22 de diciembre 2017, 01:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gabon egitarauan murgildu ziren atzo Legorretan Santo Tomas eguneko ospakizunekin. Goizean txorizo ogitartekoak banatu ziren haurrentzako pilotalekuan eta segidan jokoak antolatu ziren. Haurrek ederki pasa zuten potean, igelean eta beste hainbatean jolasetan. Eguerdian Ugaroko ikasleek, Elekun abesbatzarekin batera, euskal abesti herrikoiak abestu zituzten, besteak beste, 'Mendian Gora', 'Trapu zaharrak' eta 'Hegoak ebaki banizkio'. Guraso eta herritar ugari elkartu ziren pilotalekuan emanaldia entzuteko eta gogoz txalotu zuten abesti bakoitza.

Itsasondora errepidea itxita

Gipuzkoako Foru Aldundiak Itsasondora doan GI-2131 errepidea itxi egin du premiazko lan batzuk egiteko. Oria ibaiak errepidearen estruktura kaltetu egin du eta zorua sostengatzeko lanak egin behar dira. Lanak bi asteko iraupena izatea aurreikusten dute eta bukatu bitartean errepidea itxita egongo da.

Herri kirolak eta antzerkia

Ugaro eskolako ikasleek herri kirol erakustaldia izango dute gaur, ostiralean, goizean udal pilotalekuan. Arratsaldean berriz, 'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlanaren bi saio eskainiko dira Herri Antzokian, lehenengoa 19:30ean eta ondoren 22:30ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios