Santio pilota txapelketako finalerdiak, Nagusien mailan, Behar Zana frontoian

Iazko txapelketako pilotariak partida batean. /  ARRATIBEL
Iazko txapelketako pilotariak partida batean. / ARRATIBEL

I. ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Bihar, Santio pilota txapelketako, finalerdiak jokatuko dituzte Behar Zana pilotalekuan, 19:00etan hasita. Lehen partidan, Anso eta Alduntzinek (Burlada) Urmeneta (Añorga) eta Urruzolaren (Asteasu) aurka jokatuko dute eta bigarren partidan, berriz, Etxaniz (Azpeitia) eta Aranburuk (Oiartzun) Egiguren (Tolosa) eta Arangurenen (Donostia) aurka. Finala, uztailaren 26an jokatuko da Bearzana pilotalekuan eta txapeldunek, beste sarien artean, VI. Antton Pebet Oroimenezkoan parte hartzeko baimen zuzena irabaziko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos