Santamaña Jaiak bihar hasiko dira

IMANOL ARRATIBEL ASTEASU.

Santa Marinaren omenez, Santamaña Elkartea, Goiballako bizilagunak eta Asteasuko Udaleko festa batzordearen artean, uztailaren 15, 16, eta 18rako prestatutako jaiak iritsi dira. Bihar, 12:00etan txupinazoa. Ondoren, haur jolasak.14:00etan, herri bazkaria, Ostolaza eta Lutxurdio trikitilariek eta Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek alaituta. Gauean, Ostolaza eta Lutxurdio tirkitilariak. Hilaren 16an, igandea, 11:30ean Meza Nagusia. Ondoren, Herri kirolak. Aizkolariak; Jokin Alkizalete eta Unai Otaegi. Harrijasotzaileak: Kortaberri eta Eizmendi. Ondoren, trikitilariak: Laja eta Larrañaga. 18:00etan, erakustaldia. Hiru herritar talde eta Andoni Mendizabalen astoa. Afal-aurretik, tranpazuloren jaitsiera. Gauean, Laja eta Larrañaga trikitilariak. Uztailak 18, asteartea, (Santa Marina eguna): 11:00etan, Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketokoa. 13:00etan, herri kirolak bertako gazteen artean. Ondoren, Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos