Santa Marina eguna Albizturren

Esnaola Aratz eta Eneko semeen aurka aritu zen. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ALBIZTUR.

Albizturko Santa Marina auzoko biztanleek zaindariaren eguna ospatu zuten igandean. Ohitura den bezala, goizean meza egon zen ermitan eta arratsaldean herri kirol emanaldia izan zen.

Jose Mari Esnaolak eta Karlos Aretxabaletak aizkora eta iparraldeko jokoen erakustaldia egin zuten. Aretxabaletak fardo altxatzea eta fardo jaurtiketa erakutsi zituen eta aitzurrarekin enborra moztu zuen. Esnaolak, berriz, bost metroko altueran bi ebaki eman zizkion zutikako enborrari eta zintzilik zegoen enborra moztu zuen bere seme Enekok eta Aratzek enbor bana mozten zuten bitartean. Amaitzeko, motozerrarekin irudia egin zuen enbor batean. Ikusle ugari elkartu ziren Segore Etxe-Berri jatetxeko zelaian ikuskizunaz gozatzera eguraldi ona lagun zutela. Bukaeran, Arandia anaiak trikitilarien emanaldiak alaitu zuen giroa iluntzera arte.

Fotos

Vídeos