Saninazio egun jendetsua Altzon

Batzarremuñoko harmailak ikuslez bete ziren Tio Teronen semeak dantza taldearen emanaldian.
Batzarremuñoko harmailak ikuslez bete ziren Tio Teronen semeak dantza taldearen emanaldian.

YARZA ALTZO.

Altzoko Saninazioek haurren eguna ospatu zuten atzo. Goiz guztian guraso elkarteak jokoak antolatu zituen haurrentzako eta gaztetxoentzako herrian zehar. Koxkolak biltzen, tokan, gurpila arrastaka eramatea eta paraxutarekin besteak beste. Amaieran guztientzako hamaiketakoa banatu zen, baita hainbat kirolerako materiala ere.

Gainera, jendetza elkartu zen Tio Teronen Semeak taldearen dantza emanaldia eta Oreja TX taldearen kontzertua ikusteko. Batzarremuñoko terraza ikuslez bete zen humorez jositako dantza ikuskizunean. Segidan, eliza bete egin zen Oreka TX taldearen kontzertuan. Bertan, 'Sílex' azken diskoa aurkeztu zuten, harrizko txalaparta oinarri duena.

Fotos

Vídeos