Salontzoak eta herri afaria

Iazko herri afaria plazan.

Abuztuaren 11n egingo da aurten, ostiralarekin. Dagoeneko izena emateko eta txartelak erosteko epea ireki da

LABAIEN BERASTEGI.

Azken urte hauetan ohitura bihurtu den ekitaldia da herri afariarena, eta arrakasta handiarekin gainera, urtero 500 lagunetik gora elkartzen dituen ekitaldia da.

Aurtengoan, abuztuaren 11n egingo da ostiralarekin. Dagoeneko izena emateko eta txartelak erosteko epea irekia dago, Urepele Elkartean, Ategi jatetxean, Basurde Elkartean eta udaletxean bertan eskura ditzakegu uztailaren 31 bitartean.

Helduentzako menua, 22 eurotan eskura daiteke eta umeen menua, 10 eurotan. Menu zeliakoa edo bejetarianoa eskatzeko aukera ere badago. Mahaiak taldeka erreserbatzeko aukera ere badago, epe berean, Udal bulegoetara joaz edo kultura@berastegi.eus helbidera idatziaz. Taldea osatzerakoan, ondo zehaztu behar da taldearen izena, lagun kopurua eta taldekideen izen abizenak.

Erloju bat aurkitu da

Herritar batek erloju bat aurkitu du mendian, jabea dela uste duenak 943.683 333 telefonora deitu dezake.

Fotos

Vídeos