Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Satardik taldea patata tortila lehiaketako irabazleak.
Salontzo jaietako azken eguna gaur

Salontzo jaietako azken eguna gaur

LABAIEN

BERASTEGI.

Domingo, 13 de agosto 2017, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur igandea, abuztuak 13, 11:30ean, herriko aurrebenjamin, benjamin, alebin, kadete eta jubenilen pilota partidak izango dira. Arratsaldean berriz, 18:00etan haurren dantza, txistu eta trikitixa- emanaldia izango da eta ondoren haurren dantza- soka. Amaitzean, Kupela erromeri taldea ariko da plaza girotzen. 22:30ean, herritarrek hainbeste estimatzen duten Dantzerki emanaldia izango da herrikoen eskutik. Eta ondoren, Kupela taldea berriz ere, jaiei amaiera emanez.

Atzokoa kuadrilen eguna, egun borobila suertatu zela esan daiteke. Goiz partean patata tortila lehiaketa burutu zen. 15 taldek parte hartu zuten bertan, eta emaitza ere ederra izan zela esan daiteke. 15 tortila bikainen artean erabaki behar izan baitzuen epaimahaiak. Lehen saria Satardik taldearentzat izan zen, Artixtak taldearentzat bigarrena eta Kontxo taldearentzat hirugarrena. Zirko tailerra eta arratsaldeko jokoak ere berea eman zuten, eguraldia lagun.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios