Sagarrondoen inausketari eta txertaketari buruzko ikastaroa antolatu da

Erbie Elkarteak antolatzen ditu ikastaroak. /  MICHELENA
Erbie Elkarteak antolatzen ditu ikastaroak. / MICHELENA

Gabino Muruak eskainiko du ikastaro teorikoa eta praktikoa. Erbie Elkarteak antolatzen du ekimena

ARANTZA BAZTARRIKA GABIRIA.

Sagarrondoen inausketari eta txertaketari buruzko ikastaro teorikoa eta praktikoa antolatu du Erbie Elkarteak.

Ikastaro teorikoa urtarrilaren 30ean egingo da, asteartea, arratsaldeko 15:00etatik aurrera elkartean. Ikastaro praktikoa, berriz, eguraldia ona bada, urtarrilaren 31n izango da, arratsaldeko 15:00etan hasita ere. Eguraldi txarra egiten badu, teorikoaren egunean erabakiko da zein egunetan egingo den bestea. Bi ikastaro hauek Gabino Muruak eskainiko ditu

Parte hartu nahi dutenek 679 972 372 telefono zenbakira deitu behar dute.

Gipuzkoako Urak

Gipuzkoako Urak, S.A. 2017. urteko laugarren hiru-hilabeteko ur kontagailuen irakurketak hilaren 15ean, hau da datorren astelehenean, hasiko da egiten Gabirian.

Hori dela eta, etxetik kanpo izanez gero irakurketa erraztea eskatzen du, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula beteaz. Kontagailuaren irakurketarik ez izateak, hurrengo ur erreziboan eragina izango luke.

Zedula hau, Gipuzkoako Urak-eko edozein bulegotan, abonatuaren 902 302222 - 943 318602 (24 orduz) telefonoan edota bere bulego birtualean, www.gipuzkoakour.eus-en, altan emanda egonda, eman daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos