Sagarra protagonista Kultur Astean

Txikienak sagarrak txikitzen lagundu zuten, familia argazkia egin aurretik. Aldaieta elkarteko kideek lan bikaina egin zuten. /  ARGAZKIAK NÚÑEZ
Txikienak sagarrak txikitzen lagundu zuten, familia argazkia egin aurretik. Aldaieta elkarteko kideek lan bikaina egin zuten. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

Gaur, aldiz, ibilgailu klasikoek izango dute protagonismo osoa

NÚÑEZ LEGORRETA.

Aldaieta elkarteko kideek beste urte batez Sagar Festa egin zuten atzo goizean. Ugaro eskolako ikasleek bildutako sagarrak plazan jarritako tolarean. Herriko haurrak eta gazteak jubilatuei laguntzen aritu ziren, sagarra txikitzen lehenengo eta tolarean muztioa eginez, ondoren.

Amaieran, berrogeita hamar litro muztio egin zituzten, bertaratuen artean dastatu zituztenak.

Ibilgailu klasikoak gaur

Bosgarren urtez Ibilgailu Klasikoen topaketa egingo da 10:00etatik aurrera. Garai eta modelo ezberdinetako ibilgailuak egongo dira ikusgai kale Nagusian. 11:00etan partaideentzako hamaiketakoa eskainiko da eta 13:30ean sari banaketa egingo da. Jarraian partaideek bazkaria izango dute Bilkoin elkartean. Arratsaldean ibilbidea egingo da 16:30ean. Asteburuan zehar Patxi Ezkiaga Kultur Aretoan ospatu den Legorparty 2017 ordenagailu topaketari 20:00etan emango zaio amaiera.

Fotos

Vídeos