Sagardotegian bazkaria antolatu da jubilatuentzat datorren hilaren 22an

NÚÑEZ LEABURU-TXARAMA.

Datorren apirilaren 22rako, iganderako, sagardotegian bazkaria antolatu du herriko jubilatuentzako eta pentsiodunentzako Leaburu-Txaramako udalak. Bazkaria Lizartzako sagardotegian izango da eta menua ondorengoa izango da: bakailao tortilla, bakailao takoak piperrarekin, txuleta, postrea gazta, menbrilloa eta intxaurrak, kafea eta kopa.

Autobusa

Sagardotegira joateko eta herrira bueltatzeko autobusa jarriko du udalak. Ezinduen kasuan, laguntzaileek ere bazkarira joateko aukera dute. Bazkarira joan nahi dutenek izena emateko epea irekita dute, apirilaren 17ra, asteartera arte, 943.67.59.31 telefono zenbakira deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos