V. Sagardo Txapelketa izango da bihar Errezilen

YARZA ERREZIL.

Gaztetandik Kultur Elkarteak Sagardo Txapelketa antolatuko du bihar, urriaren 7an, bosgarren urtez. Herriko baserrietan egindako edariak dastatu ahal izango dira txapelketan. Aurten hamaika baserritarrek eman dute izena lehiaketan. Eguraldi ona bada dantzalekuan egingo da eta, bestela, frontoian izango da dastaketa.

Hiru aditu izango dira epaile lanetan sagardo bakoitza dastatuz, eta bertaratuek ere herriko sagardoak dastatzeko aukera izango dute. Dastaketa arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta 22:30ak ingurura arte luzatuko da. Lehiaketarako sarrera 10 eurokoa izango da eta sagardoaz gain pintxoak, postrea eta kafea eskainiko da.

Gainera, aurten lehenengoz sarrerarekin batera sagardo onena bozkatzeko txartela jasoko du bakoitzak. Epaimahaiak aukeratutako sagardo onenak txapela eta garaikurra jasoko ditu oroigarri eta ikusleen bozkatuenak garaikurra eramango du etxera.

Fotos

Vídeos