Sadia Gadoukite, 'Irakurri, gozatu eta oparitu' kanpainaren lehen saritua

Sadia Gadoukite. /  ALARCIA
Sadia Gadoukite. / ALARCIA

ALARCIA LAZKAO.

Martxoaren 12an jarri zuen martxan Euskaltzaleen Topaguneak, 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoaren hamabigarren edizioa. Irakurzaletasuna bultza-tzeko xedea duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, eta helburu honekin jarri dira aurten ere elkarlarean herrietako Euskaltzale Elkarteak, Euskara zerbitzuak, liburutegiak eta liburu dendak. Lazkaoko kasuan hamargarren urtez errepikatu da kanpaina eta Gerriko Kultur Elkartea eta Udala izan dira aurten ere antolatzaile, Lazkaoko Udal liburutegiaren babesa eta Gerriko liburu dendaren laguntzarekin. Udal liburutegietako euskarazko liburuak maileguan hartu, irakurri eta fitxa betez, liburuak merkeago erosteko deskontua lortzen dute irakurleek baina orain arte kanpainan parte hartu dutenen artean 30 euroko erosketa-txekea zozketatu dute gainera Lazkaon. Sadia Gadoukite, hamar urteko neskato lazkaotarrak, irabazi du saria. Asko gustatzen zaio irakurtzea Sadiari eta zaletasun horrek oparia ekarri dio oraingoan.

Geronimo Stiltonen 'Gaztazko piramidearen misterioa' irakurri, eta udal liburutegian fitxa bete du irakurle gazteak.

Aste Santuko oporrak, San Prudentzio festak... baina tartean, liburuak ere izan ditugu eskutan!

Kanpainak hilaren 31 arte jarraituko du, eta bigarren zozketa bat egingo da Lazkaon ekainean, kanpaina bukatzean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos