Rockbotik ikastaroaren aurkezpena

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Ikasle gehienak eskolan hasiak dira jadanik, Gabiriako Balentzategi eskolak berriz bere ateak irailaren 11n zabalduko ditu, haur eta lehen hezkuntzako ikasle gabiriarrentzat oporrak amaitutzat emanez.

Hala ere, dagoeneko ume horietako asko hasiak dira eskolaz kanpoko klaseak jasotzen eta baliteke klase horiei laster beste bat gehitzea. Izan ere, asteazken honetan, irailak 13, Balentzategi eskolan arratsaldeko 17:30ean Rockbotik ikastaroaren aurkezpena egingo da.

Ikastaro hau 4-17 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat izango litzateke, klase praktiko eta ludikoen bitartez matematika, fisika, programazioa, ingeniaritza eta mekanika bezalako kontzeptuak landuko lituzketelarik.

Fotos

Vídeos