'Raketistak lehen eta orain' dokumentala eskainiko da bihar udaletxean

I.A. ASTEASU.

Duela ehun urte pilotari profesional izan ziren hainbat emakumeren historia eta ondarea jasotzen du 'Raketistak Lehen eta Orain' kultur eta kirol elkarteak. Dibulgazio-lan horren lehen urratsa izan zen iaz egindako argazki-erakustea, Asteasun uztailean ikusgai izan zen. Oraingoan urrats bat aurrera eman, eta dokumental bat egin dute. Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekintzen baitan, bihar emango dute zinema-aretoan, 19:30ean. Dokumentalean ager-tzen da Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, 1922) mundu mailako lehen emakume kirolari profesionaletako bat. Apretone baserrikoa zen, eta 'Asteasu' ezizenarekin aritu zen lanean raketista moduan, hemezortzi urtez mundu osoan zehar. Besteak beste, Mexikon, Kuban, Bartzelonan edota Tenerifen aritu zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos