Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
HERNIALDE.
Martes, 15 de agosto 2017, 00:56
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Haurren eguna izan zen atzo Hernialdeko Andra Mari jaietan. Goiz guztian puzgarriak izan ziren frontoian nahi adina salto egiteko. Gainera, frontoiaren atzeko kirol gunean poniak eta zezentxoak izan ziren. Txikienak gustura ibili ziren zaldi gainean igota. Gaztetxoak, berriz, zezentxoen aurrean korrika egitera ausartu ziren. Ondoren, guztiek batera bazkaldu zuten Hernio-bide elkartean.
Bestalde, herri kirol saioa ere izan zen jaietan. Herriko bi talde elkarren aurka aritu ziren korrikan, trontzan, karretila eramanez, estraperloan, koxkolak biltzen, txingak eramaten, aizkoran eta ingudea altxatzen. Talde bakoitzari lagunduz Joseba Ostolaza eta Iban Ugartemendia harri jasotzaileak eta Asier Pellejero eta Urtzi Olasagasti aizkolariak aritu ziren.
Erakustaldiaren aurretik, bi harri jasotzaileek saioa eskaini zuten harri ezberdinekin. Lehenengo biek txanda librean 200 kiloko harri errektangularra jaso zuten. Ondoren, Ostolazak 100 kiloko kubikoa esku bakarrarekin altxa zuten eta Ugartemendiak 138 kiloko kubikoa altxa zuen. Amaitzeko, Ostolazak 130 kiloko ingudeari lau jasoaldi eman zizkion.
Era berean, XXVI. Sagardo Lehiaketa eta dastatzea egin zen. Aurten ere epaimahaiaren bidez egin zen lehiaketa eta ikusleek lasai dastatu zituzten bederatzi sagardoak. Epaimahaiak guztiak bi aldiz dastatu eta puntuatu ondoren, Petritegi sagardotegiak irabazi zuen 79,5 punturekin, bigarren Barkaiztegi 78,5 punturekin eta hirugarren Sarasola 77,5 punturekin.
Gaur Andre Mariaren eguna ospatuko dute Hernialden. Eguerdian Meza Nagusia izango da elizan eta jarraian hamaiketakoa eskainiko da Ernio-bide elkartean. Arratsaldean, 18:30ean, herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute eta 21:00etan, zahagi ardoa izango da. Afalondoren, Iratzar taldearen kontzertua izango da eta gauerdian jaien amaierako traka botako da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.