Puzgarriak eta jolasak Ugarteko haurren egunean

Gogoz jolastu zuten haurrek atzokoan. / ARGAZKIAK YARZA
Gogoz jolastu zuten haurrek atzokoan. / ARGAZKIAK YARZA

Gaur hainbat ekitaldi antolatu dira: txakolin dastaketa, musika eta herri kirolak, besteak beste

YARZA AMEZKETA.

Ugarteko jaiek atzo beren egun nagusia bizi izan zuten, Errosarioko Andre Mariaren eguna. Goizean Meza Nagusia ospatu zen elizan eta jarraian gaztetxoen arteko pilota partidak jokatu ziren frontoian.

Ondoren, bazkalordura arte puzgarriak eta jolasak izan ziren haurrentzako eta gaztetxoentzako. Guztiek, nahi adina salto eta jolas egin zuten eta arratsaldean ere jolasean jarraitu zuten.

Gaur Ingurutxoa

Gaur, igandean, Meza Nagusiak emango dio hasiera ekitaldiei, goizeko 11:00etan. Jarraian, txakolin dastaketa izango da, pintxoez lagunduta, plazan. Lajaren trikitiak jarriko du giroa bazkalordura arte.

Arratsaldean, 18:00etan herri kirol erakustaldia eskainiko dute Jokin Eizmendi harri jasotzaileak eta Ugaitz Mugerza eta Jon Irazu aizkolariek.

Ondoren, Ingurutxoa dantzatuko dute herritarrek. Jarraian, 20:30ean sagardo dastaketa egingo da eta Lajarekin dantzaldiak emango die amaiera jaiei.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos