San Prudentzio kaleko lanen finantzaketan parte hartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Kultur gunetik hasi eta Olaberrirutz egingo dira berrikuntzak.
Kultur gunetik hasi eta Olaberrirutz egingo dira berrikuntzak.

Lanen erdia ordainduko du Foru Aldundiak, 158.992 euro guztira Udala eta Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzea onartu zuen Udalbatzak ekainaren 27an, osoko bilkuran

DV LAZKAO.

San Prudentzio auzoan, Olaberrira doan errepide inguruan, hobekuntza lanak egingo ditu Lazkaoko Udalak. Areria kultur gunetik hasi eta Olaberrirutz, errepidean eta ezker aldeko (San Pruden-tzio 15etik 23ra) espaloian egingo dira berrikuntzak, kaleari 'izaera urbanoagoa' emateko helburuarekin, 'oinezkoek lehentasuna izan dezaten'.

Era honetara, oinezkoen ibilbideak egokitzeaz gain, 'ibilgailuen eta oinezkoen elkarbizitza hobe-tzeko neurriak' hartuko dira. Kale osoa maila berean jarriko da, errepide eta espaloia, baina San Pruden-tzio aldeko azpiegiturak ere berrituko dira horrez gain, estolderia, kale argiteria edo instalazio elektrikoak besteak beste.

Udalak egin nahi dituen hobekun-tza hauek bat egiten dute Aldundiaren helburuekin eta errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa denez, elkarlan akordio batetara iritsi dira bi aldeak. Lanen aurrekontua 339.288,22 eurokoa da eta Aldundiak 158.992 euro ordaintzeko konpromezua hartuko du. Udalba-tzak, ekainaren 27an egindako osoko bilkuran adostu zuen, lankidetza hitzarmena onartu eta sinatzea.

Fotos

Vídeos