San Prudentzio kaleko lanak martxan

Lazkaoko San Prudentzio kaleko lanak aste honetan hasiko dira. /  DV
Lazkaoko San Prudentzio kaleko lanak aste honetan hasiko dira. / DV

'Oinezkoen ibilbideak egokitu eta hauen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza hobetzeko neurriak hartuko dira' udalaren esanetan

DV LAZKAO.

 Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak aste honetan hasiko dira. Oinezkoei lehentasuna eman eta kaleari izaera urbanoagoa ematea da hauen helburua eta, horretarako, ibilbideak egokituko dira. Lanak amaituta, oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza hobetzea espero da.

Obrek hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da eta eremuko irisgarritasuna bermatzeko errepidea eta espaloia kota berean jartzeaz gain, argiteria berrituko da, led motako argiak jarriz, eta euri ur eta ur zikinen sareak berrituko da.

Lanen aurrekontua 339.288,22 eurokoa da eta Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztutako hitzarmenaren arabera, ia erdia finantziatuko du Aldundiak; 158.992 euro.

Fotos

Vídeos