Profesionalen pilota partidak datorren ostiralean

DV ATAUN.

Ataun Kirol Elkartearen bitartez aditzera eman nahi da San Martingo jaiak behereala hastear direnez, bertan burutuko diren esku pilota partiduen berri eta jendearen animoa sustatu hauetara hurbildu ditezen.

Ostirala, azaroak 10, gaueko 22:00etan lehenengo partidua antolatuta dago, profesionalez osaturikoa. Jaialdia Arretxe II-Etchegoin eta Bakaikoa-Erasun bikoteen arteko partidarekin hasiko da. Eta ondoren, Artola-Larunbe eta Arteaga II.a-Albisu bikoteen arteko estelarra jokatuko da. Sarrerek 18 euro kostatuko dute aurrez erosita eta 20 euro egun berean. 10 eta 12, hurrenez hurren, 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Pilota eskolako umeak dohainik sartuko dira.

Bestalde, igandean azaroak 12, arratsaldeko 18:30-etan herriko pelotari afizionatuekin beste partidu batzuk jokatuko dira.

Ataungo kirol elkarteko pilota sailetik partidu hauetara jendea joatea animatu dadin eskatzen dute.

40 neska-mutil eskolan

Gainera esan beharra dago, esku pilota eskolatik aipatzen digutenez, Ataunen pilotarien zaletasunak indarrean jarraitzen duela aurten ere 40 neska-mutilek osaturiko taldeak urtean zehar parte hartuko dute hainbat txapelketetan. Goraipatu beharrean dago ere, nesken papera geroz eta nabarmenagoa dela, hala nola, pala sailetik lortzen ari diren emaitzak izanik adibiderik garbienak. Iaz jubenil mailan Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten eta infantil mailan aritutako txapelketetan beti oso aurrean ibili ziren.

Hau guztia, aurrera eraman ahal izateko lan talde konprometitu eta gogotsu bat dago pilota eskolaren kudeaketa, zein antolakuntza eramaten, Iñigo Alzua-k dihoenez.

Fotos

Vídeos