'Printze txikia' filma plazan proiektatuko da ostiralean

R. IRAOLA ZALDIBIA.

Ostiralean 'Printze Txikia' flma proiektatuko da herriko plazan, Guraso Elkarteak antolatutako saioan. Osorik esanda, bokatekin afaria eta zinema antolatu dira (bokata norberak ekarri behar du), eta postrerako izozki goxoa guraso elkartearen kontura izango da. Iluntzeko 8:30ean emango zaio hasiera; ordu horretan, afaria bokatarekin, eta gaueko hamarretan hasiko da zine emanaldia. 106 minutuko iraupena du. Eguraldi txarra egiten badu, antzokian proiektatuko da.

Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du amak, eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia du auzokoa. Pilotuak bere lagun berriari aparteko mundu bat erakutsiko dio.

Iganderako Giza Katea

Gure Esku Dagok deiturik, ekinaren 10ean Giza Katea osatuko da. Berrehun eta hogeita zaldibitarrek baino eman du izena, ekintza horretan parte hartzeko. Bestalde, Udala osatzen duten bi taldeek, EH Bilduk eta Zaldibia Herrigintzanek, eman diote babesa aipatu ekintzari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos