Borrar
Euskal Ultra Traileko partaideak laguntzaile eta guzti igaro ziren Berastegitik. HODEI
Primerako lasterkariak atzo Iruñeatik Donostiara

Primerako lasterkariak atzo Iruñeatik Donostiara

146 lagunek atera ziren ostiral gauean Nafarroako hiriburutik eta 120 kilometroko ibilbidea burutu ostean Gipuzkoakora iritsi ziren. Tartean Aresotik eta Berastegitik pasa ziren

ELISA BELAUNTZARAN

TOLOSALDEA.

Domingo, 6 de agosto 2017, 00:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldi tristea izan arren, primerako giroa izan zen atzo Basque ultra trail series zirkuituaren hirugarren etapa. Lainoek, sirimiriak eta tenperatura freskoak ez zuten Iruñeatik ateratako 146 lagunen umore zapuztu eta goizeko 8:30ak aldera iritsi ziren Aresoko plazara azkarrenak.

Bertan, bolondresak eta ikusle goiztiarren bat zain zituzten. Indarrak hartu eta gero, Aresoko plazatik elizaren atzekaldetik Ulizar aldera abiatzen ziren gero handik Berastegiko bidea hartuz. Bertan, herritar eta antolakuntzako lagun ugari zituzten hauen gogoa animatzeko asmoz.

Basque ultra trail series zirkuituaren hirugarren etapan Nuno Mendes portugaldarra izan zen azkarrena 15:00:48 denborarekin. Silvia Trigueros emakumea izan zen azkarrena 18:39:51 denborarekin eta ondoren, Nerea Martínez sailkatu zen bigarren. Denetara, 58 gipuzkoar artean azkarrena Carlos García irundarra izan zen. Horien artean, primeran ibili zen Eñaut Sorarrain alkizarra. Nafarren artean, goraipa-tzeko da Leitzan bizi den Mikel Altadilek erakutsitako maila bikaina.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios