Plaza eraberritua inauguratu zuten Berastegin

Amasa-Villabona eta Oiartzungo taldeen arteko errebote partidak ikusi ziren. Inaugurazioan Agurra dantza aurretik bertaratutako agintariek hitz egin zuten. /  LOBO ALTUNA
Amasa-Villabona eta Oiartzungo taldeen arteko errebote partidak ikusi ziren. Inaugurazioan Agurra dantza aurretik bertaratutako agintariek hitz egin zuten. / LOBO ALTUNA

LABAIEN BERASTEGI.

Igande eguerdian egin zen herriko plaza eraberrituaren inaugurazio ekitaldia. Udaleko ordezkariak eta herritar ugariz gain, bertan izan ziren, Inaki Labaka Foru Aldundiko Lurrralde Oreka departamenduko zuzendaria eta Joseba Elosua Etorlurreko gerentea.

Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenetik espero zen ordezkariak bestalde, ezin izandu zuen ekitaldian egon, azken orduko eragozpenen bat tarteko.

Inaugurazio ekitaldia xumea izan zen, lehen pausoa, gonbidatuei egindako obrak bertatik bertara erakustea izan zen. Bisitaren ondoren, Amaia Azkue herriko alkateak hartu zuen hitza, eta egin diren obren zati handi bat, herrigunean irisgarritasuna lorttze aldera egin direla azpimarratu zuen . Herriko plazarena ere, garrantzi handiko obra izan dela argitu zuen.

Bide batez, Eusko Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako diru laguntzen garrantzia ere azpimarratu zuen Azkuek. Dan-tzarien agurraren aurretik, Iñaki Labakaren hitzak izan ziren.

Ekitaldiaren ondoren, plazari aspalditik zetorkion erabilera berreskuratu zen. Bote luze eta erreboteko partida bana jokatu ziren hain zuzen.Aurrez aurre jokatzen dira biak, ezker paretik gabe.

Lehen modalitatean, bote luzean, Larraul eta Gipuzkoa Bat taldeak aritu ziren nor baino nor eta bigarrenean, erreboteko norgehiagokan, Amasa-Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo taldeak.

Bi partidek jakinmin handia sortu zuten bertaratu zirenenen artean, historian zehar pilota modalitate ezberdinetan jokatzen zela jakin arren, Berastegiko plazan une horretan zeuden herritarrentzat arro-tzak ziren.

Fotos

Vídeos