Pilota nagusi Alkizako jaien azken egunean

Beteranoen pilota txapelketako finalistak, antolatzaileekin.
Beteranoen pilota txapelketako finalistak, antolatzaileekin.

NÚÑEZ ALKIZA.

Pilota izan zen protagonista igandean Alkizako jaietan. Goizean herriko haurrek jokatu zuten eta arratsaldean Beteranoen Pilota Txapelketako finalak izan ziren. Urko Aranzabek eta Jokin Saralegik irabazi zuten txapelketa, 22-14 gailenduz Manez Arrietaren eta Julen Sorarrainen aurka. 3. Igor Gorostidik eta Igor Aranzabe izan ziren, Josu Eizmendi eta Iñigo Olarraren aurka 22-15 irabazita.

Gainera, larunbat gauean herri kirol erakustaldia egin zen frontoian, ikuslez bete zena. Sei aizkolarik, Aitzol Atutxak, Luis Txapartegik, Arria V.ak, Jon Irazuk, Donato Larretxeak eta Iker Vicentek, eta hiru Izeta harrijasotzaileek, Jose Ramon 'Izeta II.a', Hodei 'Izeta IV.a' eta Jakes Iruretagoienak 'Izeta V'ak, parte hartu zuten jaialdian. Izeta II.aren azken jaialdia izan zen Alkizan harri jasotzea utziko baitu aurten. Hori dela eta, antolakuntzak oroigarri bat eman zion.

Temas

Alkiza

Fotos

Vídeos