Pilota ikastaroan izena emateko epea ireki da Anoetan

NÚÑEZ ANOETA.

Anoetako udal pilota eskolak ikasturte berrirako izena emateak ireki ditu. Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako haurrei zuzendua dago ikastaroa. Aurrebenjaminen kasuan astearte eta ostegunetan izango dira entrenamenduak, arratsaldeko 17:15etik 18:00etara, benjaminetan asteazkenetan eta ostiraletan 17:15etik 18:00etara izango dira, eta alebinetan astelehenetan 17:15etik 18:00etara eta asteazkenetan 18:00etatik 18:45etara.

Alebin mailako talderik osatuko ez balitz benjaminen ikastaroak astelehen eta asteazkenetan izango lirateke.

Pilota ikastaroan izena emateko epea irekita dago jada, udaletxean edo liburutegian. Ikasturtearen prezioa 80 eurokoa izango da.

Urria probatzeko izango da eta gero jarraitu nahi ez duenari ez zaio kobratuko.

Fotos

Vídeos