Pilota eta herri kirolak gaur

Haurrak puzgarrietan./
Haurrak puzgarrietan.

YARZA GAZTELU.

Atzo eguerdian eman zitzaien hasiera Gazteluko jaiei txupinazoarekin. Ondoren, bazkalordura arte puzgarrietan ibiltzeko aukera izan zuten haurrek eta zaldikarroan ere ibili ahal izan ziren herrian zehar. Ondoren, haurrek elkarrekin bazkaldu zuten Erroizpe-Azpiko elkartean. Arratsaldean, jolasekin jarraitu zuten. Gazteek hainbat jolas prestatu zituzten haurrentzako. Amaieran, guztientzako apar-festa izan zen.

Gaurko egitaraua

Goizeko 9:30ean txistulariek eta dultzaineroek diana joko dute herrian zehar. 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da eta ondoren hamaiketakoa eskainiko da Erroizpe Azpi elkartean. Eguerdian pilota partidak jokatuko dira frontoian eta 13:00etan toka txapelketa antolatuko da.

Arratsaldeko 18:00etan herri kirol erakustaldia eskainiko dute Gazteluko eta Txarmako taldeek elkarren aurka. 20:00etan III. Patata Tortilla lehiaketa antolatuko da eta 21:30ean Mirari Martiarena eta Txikiren bakarrizketek emango diote amaiera jaiei.

Fotos

Vídeos