Pettiren kontzertuak emango dio hasiera Gazteluko Kultur asteburuari

YARZA GAZTELU.

Datorren asteburuan kultur ekitaldiz beteko da Gaztelu. Ostiraletik igandera bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, azokarekin eta jubilatuen egunarekin amaituko dena. Ostiralean, Pettik kontzertua eskainiko du eskolan 20:00etatik aurrera. Ondoren, 21:30ean, pintxo lehiaketa antolatuko da Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur elkartean. Biharamunean, txokolate beroa banatuko da 17:00etatik aurrera eta 18:30etik aurrera gamusinoen bila aterako dira herrian zehar. Norberak etxetik linterna eta zarata egiteko zartagiak eramatea ahol-katzen da. 20:00etan, Juan Inazio Hartsuagak 'Euskal mitologia' hitzaldia eskainiko du eskolan eta ondoren kantu afaria egingo da Erroizpe elkartean. Igandean, artisautza azoka izango da goizeko 10:00etatik aurrera. Goizean sega zorroztu eta pikatzeko ikastaroa izango da. 13:30ean jubilatuen bazkaria izango da elkartean. Arratsaldeko 16:00etan dantza afrikarren tailerra eskainiko da eskolan.

Fotos

Vídeos