Petritegiko sagardoa txapeldun

AIZARNAZABAL

Hamabi sagardogileren uztarik onenak ondo sartzen ziren atzoko beroarekin; edalontzi bakoitza bi eurotan zegoen salgai eta horrela bakoitzak nahi zuen adina sagardo dastatzeko aukera izan zuen pintxo batzuez lagundurik. Astigarragako Petritegirena izan zen epaileen ustetan onena eta beraz, Aizarnazabalgo IV. sagardo lehiaketako txapelaren irabazlea, Errenteriko Egi Luze eta Adunako Aburuzaren aurretik.

Fotos

Vídeos