Peoi lanetarako deialdia ireki du Zegamako Udalak hilaren 23ra arte

E. ALBISU ZEGAMA.

Zegamako Udalak, zenbait peoi lan burutzeko, aldibaterako langile baten kontratazioa bideratu du. Kontratuaren iraupena 2018ko martxoaren 1etik 2019ko martxoaren 1era izango da, eta hilabete bateko probaldi epea ezarriko da. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 23 arte (14:00etan) izango da.

Ezinbesteko baldintzak: 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez izatea. Pertsona langabetua egon beharko da eta Lanbiden inskribatuta agertu beharko da. Zegaman erroldatua egotea (gutxienez urte bateko antzinatasuna). Autoen Gida Baimena izatea. Lorazaintza ezagutzak, lanabesak, motozerra eta sasiak-garbitzeko makinaren ezagutzak edukitzea. Euskera eta gaztelaniaren oinarrizko ezagutzak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos