Pentsio duinak eskatzeko kontzentrazioa ostegunean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Jubilatu eta pentsionistek antolatuta, pentsio duinen alde kontzentrazioa egingo da ostegunean, martxoaren 15ean, eta herritarrei gonbita luzatzen zaie ekitaldian parte hartzeko. Plazan elkartuko dira, 19.00etan, eta bertan aldarrikatuko dute «pentsioaren igoera kalkulatzerakoan IPC-a erabiltzea. Era berean, Europako Karta Sozialak gomendatzen duena jarraituaz, gutxieneko pentsioa 1.080 eurotara igotzea. Hori gauzatu dadin eta etorkizuneko pentsioak berma daitezen, Gizarte Segurantza sistema propioa beharrezkoa ikusten dugu».

Manifestazioa Donostian

Manifestazioa Donostian egingo da pentsio duinen alde, hilaren 17an, 18.00etan. Atsedenek autobusa antolatu du, 16.15etan irtengo dena. Joan nahi dutenek astelehenen eman beharko dute izena, 18.30etan, elkartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos