Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena oroitzeko hainbat ekitaldi antolatu dira

Unai Mendizabal (Harituz elkartea), Haritz Mujika (Kultura zinegotzia) eta Pili Legarra Asteasuko alkatea. /
Unai Mendizabal (Harituz elkartea), Haritz Mujika (Kultura zinegotzia) eta Pili Legarra Asteasuko alkatea.

Asteasuko Udalak 2018an eta 2019n prestatutako egitarau zabala gaur hasiko da Iturri-ondon

ELISA BELAUNTZARAN ASTEASU.

2019an beteko dira ehun urte Pello Errota hil zenetik, eta Asteasuko Udalak hainbat jarduera antolatuko ditu, egungo bertsolaritzan eta euskal kulturan ezinbesteko erreferentzia izan zen asteasuarraren balioa hedatzeko.

Asteasuko Udalak bi urteko jarduera-aroa aurreikusi du, eta dagoeneko, 2018ko gehienak antolatuta daude. Atzo hasi ziren ekitaldiak, Iturri-ondon egin zen bertso jarrien afari batekin, eta bi urtez luzatuko dira. Aldi berean, atzokoan herritarrei aurkeztu zitzaien ekitaldiak bertso jarrien afariaren aurretik. Hurrengo ekitaldia martxoaren 9an egingo da, Bertsolaritzaren sekretuak bertso-antzerki ikuskizuna hain zuen. Asteasuko kultur etxean izango da gaueko 22:00etatik aurrera. Joan den mendeko bertsolari- tzaren historia jasotzen duen ikuskizuna da.

Tartean aipatzen dira Mikaela Elizegi, bertsolaria ere bazena. Apirilean Bernardo Atxagak zuzendutako hizketaldi bat egingo da, eta Pello Errotak gizarte eta kultur ondareari egindako ekarpena eta haren dimentsioa izango dituzte hizpide. Udazkenean, berriz, 25 urtetik gorako bertsolariei zuzendutako bertso-sariketa bat egingo da.

Kanporaketak Aiztondoko herrietan egingo dira, eta finala Asteasun bertan. Asteasuko Udalarekin elkarlanean ari da Harituz elkartea, zenbait ekitaldiren antolakuntzan parte-hartzen. Horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere ari da lanean Udala, eta Pello Errotaren urteurrena izango da herri txikietako ondarearen balio dibulgatzeko proiektu baten abiapuntua. Hauspo luzeko ekimena da mendeurrena, helburua baita ahalik eta publiko zabalenari helaraztea Pello Errotaren irudia eta, horrekin batera, Pello Errota bizi izan zen munduarena eta gizartearena. Esaterako, dibulgaziorako beste ekimen batzuk ere badaude martxan, unitate didaktikoak eta liburuxka bat, kasu.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos