Pello Errota eta Mikaela Elizegi gogoan, hilaren 19an Asteasun

DV ASTEASU.

Aurrera darraite Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena oroitzeko ekitaldiek Asteasun. Hurrengo ekitaldia hilaren 19an izango da, 19:00etan udaletxean. Pello Errotaren garaiko eta egungo bertsolaritza parez pare jarriko dituzte Bernardo Atxaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Joxan Goikoetxea eta Xabi Paiak. Horrekin batera, bertsolaritza mota bakoitza eragin duen gizarte-ereduak izango dituzte hizpide, eta horrek uneko artisten sormenean eta ezaugarrietan duen eragina. Hala, sortzaile bakoitzak bere diziplinatik helduko dio saioari.

Lehen zatian, Bernardo Atxaga, Joxan Goikoetxea eta Xabi Paiak Pello Errotaren garaiko testigantzak, bertsoaldiak, bertsolariak eta gertaerak aipatuko dituzte. Azken boladan, grabazio zaharrei tiraka zenbait ikerketa egin ditu Goikoetxeak, eta Asteasuko bertsolari-sorta handiarekin egin du topo. Grabazio horien artean zenbait sekretu aurkitu ditu.

Solasaldian aipatutakoak izango dituzte bertsotarako abiapuntu eta gai Maialen Lujanbiok eta Anjel Mari Peñagarikanok.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos