Borrar

Pazko Asteko programa antolatu dute haur eta gazteentzat

M.A.

IBARRA.

Domingo, 1 de abril 2018, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pazko Astea dela eta, Ibarrako Kultur Etxeak hainbat ekintza eta ikuskizun prestatu ditu herriko haurrentzat. Apirilaren 3an, 'Haur jolasa' izenburupean, ipuin-saio antzeztua eskainiko du Apika taldeak, 17:00etatik aurrera, 4 urtetik gorako haurrentzat. Saio horren helburua izango da bizitzan jazotako istorio batzuen bitartez, jostailu guztiak neskentzako eta mutilentzako direla ulertaraztea. Hilaren 4an, 'Plisti-plasta' txotxongilo-antzerkia eskainiko du Pantzart taldeak, 17:00etatik aurrera, 0-3 urte bitartekoentzat. Apirilaren 5ean, 'Kutxaka. Ipuinak eta marrazkiak' izenburupean, Lanku taldea arituko da 17:00etatik aurrera, 5-10 urte bitartzekoentzat. Azkenik, apirilaren 6an, 'Rosa ipuinen lurraldean' deituriko txotxongilo emanaldia egongo da Rosa Martinezen eskutik, 17:00etatik aurrera, 3 urtetik gorakoentzat. Ipuin antzeztu horren xedea da neska-mutikoak ingelesarekin harremanetan jartzea, jolas-giroan murgilduta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios