Pazko Asteko ospakizunak gaurtik aurrera Iruran

NÚÑEZ IRURA.

Irurako San Miel elizan Aste Santuko ospakizunak izango dituzte gaurtik aurrera. Elizkizunak Anoetako San Juan Bataiatzailearen parrokiarekin elkar banatuko dituzte ohikoa den bezala. Iruran gaur Ostegun Santuan izango da meza 19:00etan, eta Pazko Gaubeila ere herrian izango da, larunbatean 21:00etan. Bihar, ostiralean, Anoetako elizan izango dira mezak, goizeko 11:00etan Gurutze Bidea izango da eta 19:00etan Jaunaren Nekaldia. Igandean Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan izango da Anoetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos