'Pausoz-pauso seguru' tailerra, gaur arratsaldean

Izaldarrak Amezagan. /  M.C.E.
Izaldarrak Amezagan. / M.C.E.

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Jubilatuen Elkartean 'Pausoz-pauso seguru' solasaldi-tailerra egingo da gaur 17:00etan, autonomoki oinezko bezala dabiltzan 64 urtetik gorako pertsoneo zuzendua. Helburua arrisku jokaerei eta haien zergatiei buruz hausnartzea, baiata jokaera prebentiboagoak hartzen ikastea. Prebentziorako estrategiak partekatu eta haien baliogarritasuna baloratuko dute partehartzaileek.

Saioa bertan behera utzi daiteke partehartze kopuru txikiena ez bada bermatzen. Askoz jota 30 pertsona. Kanpainako opari bat emango zaie partehartzailei.

Giza katean 191 izaldar

Igandean 191 izaldarrek hartu zuten parte Gure Esku Dago dinamikak antolatutako giza katean. Hiru autobus atera ziren herritik. Kotxez ere joan ziren Arabako Amezagara, 174 kilometrora hain zuzen.

Iker Markinez txistua eta danborra joaz buru zutelarik, kalejiran iritxi ziren helmuga,bertan mukizapiekin giza katea osatu zutelarik giro ezinhobean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos