Borrar
Partaidetza handia izaten da Pausoka egitasmoan. DV
Pausoka Lazkaon egitasmoak bolondresak behar ditu

Pausoka Lazkaon egitasmoak bolondresak behar ditu

Urrian jarriko da berriro martxan ekimena eta Txindokiko egoileek lazkaotarren laguntza behar dute asteroko ibilbideetan parte hartzeko

DV

LAZKAO.

Sábado, 9 de septiembre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lazkaoko Udalak, Txindoki egoitzak, Orobione, Azki eta Nagusilan elkarteek, San Benito Ikastolak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak bultzatutako ekimena da Pausoka Lazkaon, adineko pertsonei zuzendua. Beste herritar batzuekin elkartu eta elkarrekin paseatuz, osasuna hobetzeko helburua duena.

Pasa den ikasturtean abiatu zen egitasmoa, beste hainbat herritan bezala, eta ikasturte berria hastearekin batera berriro eutsiko diote ekimenari lazkaotarrek urriaren 3tik aurrera. Asteartero biltzen ziren lehen eta horrela jarraituko dute orain ere, goizeko 10.30etan udaletxeko arkupeetan bilduz paseotxoa emateko.

Hilabetean behin San Benito ikastolako ikasle zaharrenak batzen ziren ekimemera pasa den urtean, beraien laguntzari esker Txindokiko egoileen parte hartzea posible eginaz. Aurten, ordea, helduentzako suposatzen duen esperientzia paregabea kontutan izanda, pauso bat gehiago eman nahi da. Honela, hilean behin atera ordez, adinekoek asteko Pausoka egitasmoan parte hartzeko aukera izatea da helburua.

Lagunduko duten boluntarioak behar dira beraz horretarako. Gutxienez hilabetean behin euren lagun-tza emateko prest dauden lazkaotarrak. Etxez-etxe banatu den txartela bete eta udaletxera eraman behar du interesa duenak (udaletxean ere eskuratu ahalko da izena emateko txartel hau) eta hilaren 19an, arratsaldeko 16:00etan, bilera bat egingo da dena argitzeko. Dena den, iformazio gehiago behar duenak, udaleko Gizarte Zerbitzuen saikean eskura dezake.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios