Patxi Astibia omendua izango da gaur Leitzan

'Patxi Astibia Aizkolaria' liburuaren aurkezpena./
'Patxi Astibia Aizkolaria' liburuaren aurkezpena.

19:00etan hasiko da ekitaldian plazan eta bertan izango dira Olasagasti, Arria, Mindegia eta Larretxea, besteak beste

E. BELAUNTZARAN LEITZA.

Egun berezia biziko da gaur Leitzan. Bertan sortu, hazi eta bizi den Patxi Astibia aizkolaria omenduko dute herritarrek eta berarekin hamaika plazatan aritutako kirolariak.

Arratsaldeko 19:00etan hasita zain izango dira batzuk eta besteak erretiratutako aizkolaria omen-tzeko. Omenaldiaren antolakun-tzan aritu den Gabriel Saralegik azaltzen zuenez, «zerbait xumea egin nahi izan diogu» baina aldi berean berezia bertan bilduko baitira Olasagasti, Arria, Mindegia, Senosiain, Jaunarena, Larretxea, Nazabal...

Arkua egingo diote plazatan lagun eta arerio izan dituen aizkolariak. Ondoren, Leitzako Aurrerako dantzariek aurreskua dantzatuko diote. Senosiain eta Jaunarena Arria eta Mindegiaren aurka arituko dira aizkoran. Saralegik azaldu zuenez bera izango da Amazabal pilotalekuan biltzen diren senitarteko, lagun, herritar eta kirolarien aurrean Astibiaren bizitza eta kirol lorpen inguruan arituko dena mikrofonoa eskuan duela. Iñaki Perurenak omenaldiaren bukaeran berriz, bertso batzuk abestuko ditu Astibiaren kirol lorpenak goraipatuz.

Bestalde, atzo Leitzako udaletxean Joseba Urretabizkaiak eta Iñigo Goñik plazaratutako 'Patxi Astibia Aizkokaria' liburuaren aurkezpena egin zuten Gabriel Saralegi lagun zutelarik. Lagun ugari hurbildu ziren bertara Astibia emozioz bizi eta eskertzen zuen bitartean egindako kan bikaina.

Fotos

Vídeos