Patata tortilla lehiaketan izena emateko azken egunak

NÚÑEZ ALKIZA.

Azken urteetan bezala, Beleburupe Guraso Elkarteak patata tortilla lehiaketa antolatu du San Martin jaietarako, ostiralean, azaroaren 10ean, egingo dena.

Parte hartu nahi dutenek Ostatuan izen eman beharko dute, horretarako bihar asteazkena izango da azken eguna. Lehiaketa ostiralean 19:00etan izango da frontoian eta parte hartzaile guztiek bertara eraman beharko dute beren tortilla.

Ondoren, afari-merienda egingo da eta, amaitzeko, txapel jaurtiketa antolatuko da.

Gaur herri bilera

Udalak herri bilera deitu du gaurko eraberritu berri den hilerrian kudeaketa araudi berria aztertzeko. Proposamenak azalduko dira eta araudi berria erabakiko da bileran eztabaidatu ondoren.

Fotos

Vídeos