Borrar
80 korrikalarik parte zuten Asteasuko kros solidarioaren hirugarren edizioan. ARGAZKIAK ARRATIBEL
Parte hartze handia egon zen Asteasuko III. kros solidarioan

Parte hartze handia egon zen Asteasuko III. kros solidarioan

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde egin zenlasterketa

IMANOL ARRATIBEL

ASTEASU.

Martes, 9 de enero 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean, Asteasuko kros solidarioaren hirugarren edizioa izan zen El Salvadorreko Segundo Montes Komunitatearen alde eta sekulako arrakasta izan zuen. Hiru lasterketak aritu ziren Asteasuko kaleetan zehar. Lehenengoan 2008 eta ondorengo urteetan jaiotakoak 500 metro egin zituzten. Jarraian, 2004tik 2007 arte (biak barne) 2 kilometro. Gero, itzuli solidadarioa (korrika, oinez, kalejiran...) ospatu zen eta ondoren, kadeteak, 4 kilometro, jubenil eta seniorrak 6 kilometro ibilbidea egin izan zuen. Eta hauek izan ziren sailkapenak: Haurrak (mutikak): 1.Irai Calvo. 2. Alex Fernández eta 3. Aratz Agirrezabal. Haurrak (Neskak): 1. Sara Iruretagoiena. 2. Maddi Zubillegi eta 3. Irene Zubeldia. Alebinak: 1.Beñat Fernádez. 2. Julen Zabalegi eta 3. Ibai Izagirre. Lehenengo emakumea: Ihintza Urkola. 2. Diana Sevchenko eta 3. Uxue Aranburu. Infantilak (mutilak): 1.Endika Maioz. 2. Andoni Zumeta eta 3. Ugaitz Usabiaga. Infantilak (neskak): 1. Snizhana Sevchenko. 2. Alaia Santano eta 3.Maialen Velazquez. Kadeteak (mutilak): 1. Lander Aizpuru. 2. Oñatz Otegi eta 3. Ibai Omeñaka. Jubenilak: 1. Iker Elizegi (28'42''). Lehenengo emakumea: Malen Aranburu (37'10''). Helduak (gizonezkoak): 1.Iñaki Sarasua eta Aritz Zubillaga (22'01'') 3.Zugaitz Aiuso (22'27'') eta 4. Axier Aburuza (23'05''). Helduak (emakumezkoak): 1. Aitziber Ibarbia (25'45''). 2.Amagoia Fernandez (27'11'') eta 3. Ana Intxausti (28'29''). Lasterketa bukatu ostean sari banaketa izan zen Asteasuko plazan, eta horrekin batera hainbat zozketa egin zen. Korrikalariei hamaiketakoa ere eman zitzaien. Ikusleek ere ez zuten hutsik egin eta ibilbideko txoko guztietan ez zuten animo faltarik izan korrikalariek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios