Parte hartzaile ugari Irurako patin lasterketan

Haur ugarik parte hartu zuten patin lasterketan. /  NÚÑEZ
Haur ugarik parte hartu zuten patin lasterketan. / NÚÑEZ

NÚÑEZ IRURA.

Irurako Kirol Astearen baitan Irristaka taldeak IV. Patin lasterketa antolatu zuen Katategi bailaran. Adin guztietako patinatzaile ugari elkartu ziren industria gunean zehar antolatutako ibilbidea osatzeko.

Lehenengo lasterketa federatuentzako Gipuzkoako Gazte Mailako Errepideko Txapelketa izan zen. Ondoren lasterketa herrikoiak antolatu ziren haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako, giro ezin hobean. Euskal Herriko hainbat herrietatik etorri ziren parte hartzaileak, hala nola, Zarautzko ZKE irristaketa taldea, Hernaniko kirol taldea, Donostiako Patin eskola, Bera Bera, Laudioko Alaiko Irristaketa taldea, Urolako Trena, Bergarako Hanka Labanka, Corsarios Vascos, baita Mirandako patin taldeko kideak ere. Alebin mailan nesketan Iraia Uson izan zen garaile, bigarren Aratz Urkola izan zen eta hirugarren Oihana Andueza. Mutil bakarra izan zen maila honetan, Beñat Zubelzu. Infantiletan, Marta Garcia izan zen garaile eta Naiara Lasa bigarren; mutiletan, Ximonek irabazi zuen, bigarren Julen Urkizar izan zen eta hirugarren Oier Alonso iritsi zen helmugara. Jubeniletan, Laura Garcia izan zen azkarrena eta Eneritz Rodrigo bigarrena. Mutiletan, Bittor Urkizarrek irabazi zuen, bigarren Arkaitz Manterola izan zen eta Julen Urrestarazu hirugarren.

Azken lasterketa helduena izan zen. Emakumeen mailan Nagore Montes izan zen irabazlea, bigarren Anate Mugica izan zen eta hirugarren Beatriz Bandres. Gizonezkoetan, Nico Alonsok irabazi zuen, Josu Arana izan zen bigarren eta Txema Garagarza hirugarren. Sariez gain, hainbat produktu zozkatu ziren eta haur guztiek goxoki-poltsa bana jaso zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos