Parrokiako kideak Aste Santuko elizkizunak ospatzen ari dira

YARZA ALTZO.

Pazko Astearen baitan elizkizun bereziak izaten ari dira Altzoko Andre Mariaren parrokian. Gaur, Jaunaren Nekaldia 19:00etan egingo da eta igandean, Meza Nagusia 11:15ean izango da. Bihar Pazko Gaubeila Alegiako parrokian ospatuko da, arratsaldeko 20:00etan.

Bisita gidatuak

Bisita gidatuak izango dira Altzon larunbat, igande eta jai egunetan. Goizeko 11:00etan, herriko plazatik abiatuta izango dira. Telefonoz egin daiteke erreserba eskaera 943 652413an edo 943 652262 telefono zenbakietara deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos