Paella lehiaketa, bazkaria, kalejira eta kontzertua bihar Leitzako Atekabeltzan

Ekitaldi desberdinak antolatu dira bere irekiaren 12. urteurrena ospatzeko

E.B. LEITZA.

Bihar, Leitzako Atekabeltza gaztetxearen hamabigarren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira. Bihar larunbata goizeko 10etan brindisa eta kanpoko gazte asanbladei ongi etorria eskainiko diote.

Ondoren, 11:00etan paella lehiaketa. Arratsaldeko 14:00etan bazkaria. Izena emateko Torrea, Peritza eta Atekabeltz. Parte hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dute eta bazkarira soilik datozenek 8 euro. Ondoren, mahai jolasak antoaltu dituzte.

Arratsaldeko 19:00etan gune autogestionatu eta okupatuen aldeko kalejira musikatua plazatik abiatuta. Ondoren luntxa. Gaueko 23:00etan kontzertuak izango dira Acera eta Sukarra 37 taldeen eskutik.

Asteartean, hilak 25ean, irriterapia tailerraren lehen saioa eginen dute.

Aste honetan zehar, Errekaleor auzo askearen inguruko hitzaldia izan zen eta masaje tailerra. Atzo berriz, urteurren afaria izan zuten Gaztetxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos