Paella bazkaria eta koadrilen arteko joko arrakastatsuak

Koadrila gazteenak ere paella prestatu zuten.
Koadrila gazteenak ere paella prestatu zuten. / ARGAZKIAK YARZA

YARZA ALTZO.

Altzoko herritarrek eguraldi ezin hobea lagun zutela ospatu zuten San Inazio jaien bigarren eguna. Egun guztian zehar Iraunkorrak txarangak herriko txokoak alaitu zituzten. Eguerditik aurrera herritarrak bazkarirako paellak prestatzen hasi ziren plaza inguruan, gero plazan jarritako mahaietan dastatu zituztenak.

Arratsaldean, berriz, koadrillen arteko jolasak antolatu ziren. Haur zein helduentzako jokoak antolatu ziren, hala nola, aulki-jokoa, twister eta globo leherketa. Herritar ugari gerturatu ziren jokoak ikustera eta ederki pasa zuten parte hartzaileei animatzen.

Gaurko eta biharko egitaraua

Gaur, igandean, San Inazio bezpera ospatuko dute Altzon. 11:00etan jubilatuentzako hamaiketakoa eskainiko da Batzarremuñon eta eguerditik aurrera txakolin dastatzea izango da plazan. Helduentzako toka txapelketa antolatuko da bitartean.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera pilota partiduak jokatuko dira frontoi berrian. Lehenengo partiduan Egigurenek eta Azpitartek Zubeldiaren eta Aizpururen aurka jokatuko dute, eta jarraian Peru Labakak eta Garmendiak Eneko Labakaren eta Telletxearen aurka jokatuko dute. 19:39ean dantza-soka eskainiko dute plazan herritarrek. Ilun-tzeko 21:00etan zahagi-ardoa izango da. Gauerdian herritarrak plazan elkartuko dira San Inazio eresia dan-tzatzeko. Ondoren, Oxabi taldearekin dantzaldia izango da.

Bihar astelehenean goizeko 9:00etan Goiz eresia joko dute eta 10:00etan meza nagusia ospatuko da elizan. 11:00etan haurrentzako toka txapelketa antolatuko da eta eguerdian herriko gazteen arteko lehia hasiko da. Gazteei laguntzen Joseba Otaegi eta Mikel Larrañaga aizkolariak eta Aimar Irigoien eta Mikel Lopategi 'Urra' harrijasotzaileak arituko dira.

Arratsaldean, 17:45ean buruhandiak aterako dira haurrekin jolastera eta 18:15ean Tio Teronen Semeak taldeak dantza emanaldia eskainiko du. Jarraian, Oreka TX taldearen kontzertua hasiko da. Egunari amaiera emateko 20:30ean bertso jaialdiaren 35. edizioa ospatuko da.

Bertan parte hartuko dute Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Agirre bertsolariek, gai jartzailea Manu Olano izango da. Gauerdian Fan&Go taldearekin dantzaldia izango da.

Temas

Altzo

Fotos

Vídeos