Otsoen inguruko ipuin kontakizuna

Otsaila otsoen hilabetea dela kontutan hartuta, otsoen inguruko kontakizunez betetako saioa antolatuko du Udaleko kultura sailak asteazkenerako. Maite Franko kontalaria izango da 'Ipuinaren Ordua' saioko protagonista eta 'Otso tontoa?' ipuina kontatuko die gerturatzen direnei. 5 eta 9 urte arteko umeentzako saioa izango da, eta seiretan hasiko da Kultur Etxean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos