Ostiralero zinema emanaldiak izango dira

Kultur Etxeko berritze lanak direla eta, emanaldiak Zumalakarregi Museoan izango dira

DV ORMAIZTEGI.

Martxoan bezala, urrirako ere zinema zikloa antolatu da herrian. Ohi bezala, ostiral gauetan izango dira emanaldiak, 22:15etan hasita, eta oraingoan, Kultur Etxeko berritze lanak direla eta, leku berri batean izango dira proiekzioak, Zumalakarregi Museoko ikusentzuneko gelan.

Bihar, urriak 6, 'Horma Artean' filma ikusteko aukera izango da, Laurent Cantet zuzendariarena. 128 minutuko iraupena du bihar eskainiko den filmak.

Filmaren sinopsiaren arabera, François eta beste irakasleak auzo gatazkatsu batean dagoen institutu batean egiten dute lan eta ikasturte berriari aurre egiteko prestatzen ari dira, beren ikasleei ahalik eta hezkuntza onena emateko. Baina ikasgelan, gaur egungo Frantziako mikrokosmosa, kultura eta jarrerek talka egiten dute. Nerabeak dibertigarriak eta estimulatzaileak izan arren, haien portaerek guztiz hondora ditzakete irakasleen gogo eta asmoak. Argi hitzegiten du Françoisek eta horrek asko harritzen ditu ikasleak, baina haren metodoak ukatzen hasten direnean, bere etika ulertzeko modu zurruna zalantzan jarriko da. Homosexualitatea izpide hartuta grabatutako 5 film laburren bilduma.

Fotos

Vídeos