Ostiralean abiatuko dira Azkarateko San Fermin jaiak

URRIZALKI

Beteluko jaiak bukatuta, ostiralean Azkaratekoak hasiko dira. Goizeko 11etan erromeria San Fermin ermitara eta meza. 12:30ean Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak herriko plazan. Ondoren abilezia jolasak eta Estangatarrak trikitilarien emanaldia. 14:30 aldera bertso bazkaria (Txartelak egunean bertan salgai Balerdi elkartean). Arratsaldeko 6etan gaztetxoen arteko pilota partiduak, eta gero bertso pilota Argintxa anaiekin. Ondoren trikitilariak. 21:30ean afari autogestionatua. 12etan Oixandi dj-a.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos