Ostegun Santuko prozesioa gaur Segurako kaleetan

Ama Birjinaren pausoa aterako dute aurtengoan ere. / LOBO ALTUNA
Ama Birjinaren pausoa aterako dute aurtengoan ere. / LOBO ALTUNA

ETXEBERRIA SEGURA.

Aste Santuko lehen prozesioa kalera irtengo da gaur Seguran. Pauso bizidun eta irudiez osatutako erlijio desfilea izango da ekitaldirik nagusiena gaurkoan, aurrez ospatuko den mezarekin. Jaunaren Azken Afariko Meza 17:00etan hasiko da parrokian, prozesioko pauso bizidunek udaletxetik abiatutako ibilbidea amaitu eta elizan sar-tzen direnean.

Soledadeko erritoa izango da gaurko berezitasun nagusia elizkizunean, ondoren herritarrek sagrario aurrean egingo duten belarekin Meza bukatutakoan, arratsaldeko 18:15ean, irtengo da prozesioa kaleetara, hainbat mendeetan herrian Aste Santuan bete den tradizioa berrituaz.

San Joan Ebanjelaria, Baratzeko Otoitza, Jesusi Zigorkada, Pilatos, Zirineoa, Kristo Gurutziltzatua, Pietatea eta Ama Birjina, Segurako prozesioa osatzen duten betiko pausoak kalera aterako dituzte santu eramaileek. Beraiekin batera egingo dute ibilbidea nazareno, penitente eta soldadu erromatarren pauso bizidunek, txistulari eta herriko koruaren musikarekin.

Biharko ekintza nagusienak arratsaldean izango dira berriro, baina goizeko Gurutz Bidean hutsik egin gabe parte hartzen dute urtero hainbat herritarrek. Goizeko 8:00etan abiatuko da Santa Engrazitik, komentura bitarteko ibilbidea egiteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos