Ostatuaren irekiera izango da bihar

Juan Karlos Korta. / A.B.

A.B. GABIRIA.

Hiru astez itxita egon eta gero Ostatuak bihar berriro ateak zabalduko ditu nobedadez beterik. Maizter berrien etorrerarekin 19:00etatik aurrera Ostatuaren inaugurazio festa egongo da, jan-edan ugari, trikitilari, txalaparta jole eta bertsolariekin giro pare gabeaz gozatzeko aukeraz.

Bost urtetan zehar Ostatua kudeatu duten Juanlu Escudero eta Gustavo Fuentesek ekainaren 25ean bukatu zuten lan horrekin, ordutik Ostatua itxita mantendu da. Bien bitartean, jangela, taberna eta sukaldea txukundu, berritu eta itxura aldatzeko aprobetxatu da denbora hori, izan ere, goiko pisuko gela guztiak Ostatuak martxan jarraitzen zuen artean berritu ziren auzolanean. Hemendik aurrera Ostatuaren kargu «Gabiriako munduan murgiltzera datorren» Juan Karlos Korta ezkiotarra izango da.

Fotos

Vídeos